ITSUKAKO TXAPELKETA

Joku arauak


1. Bi finalerdi eta final batez osatuta egongo da txapelketa. Martxoak 19an jokatuko da, finalerdi bat 11etan, bestea 12:30tan eta finala arratxaldeko 16etan.

2. Zozketa Txapelketaren Zuzendariak eta Epaile Nagusiak egingo dute. Txapelketaren weborrian (www.chesspamplona.com) argitaratuko da.

3. Partidak FIDEren legeen arabera jokatuko dira, arau hauen aurkakoak direnean ezik.

4. Jokalariek ezin izango dute jokaldirik idatzi.

5. Partida hasieran 25 minutu egongo dira jokalari bakoitzarentzat, 10 segundu izanez jokaldi bakoitzarengatik.

6. Taula eta piezarik gabe jokatuko dira partidak, soilik erlojuarekin.

7. Jokalariak ahoz adieraziko du bere jokaldia, bere erlojua etenez eta aurkakoarena martxan jarriz.

8. Jokaldia bukatutzat emango dira jokalariak adierzi ondoren.

9. Parrak egonda, jokalariek blitz moduko partida bat jokatuko honako baldintza hauekin:
a. Partida honetako koloreak zozketaz zehaztuko dira.
b. Taula eta piezekin jokatuko da.
c. Txuriak 5 minutu izango du partida osorako eta beltzak 4.
d. Parretan bukaturik, beltza izango da irabazlea.

10. Debekaturik izango dute jokalartiek joku-eremutik ateratzea partida bukatu baino lehen eta pantailetako posizioari begiratzea.

11. Erreklamazio baten aurreko Txapelketaren Zuzendariaren eta Epaile Nagusiaren erabakia apelaezina izango da.

Epaile Nagusia: Iosu Mena.

 

Webmaster - JemChess - Euskeraz - Castellano - English

 

Paz de Ziganda